Txalupa

Egilea: Txatxilipurdi

Argazkiak: Txatxilipurdi

Argazkietan: Aiert Beristain, Xuban Beristain, Mali Juaristi, Xune Juaristi

Harriekin eskulanak egiteko aukerak aurkezten jarraituko dugu txoko honetan. Aurreko asteetan errekan batutako harriekin koloretako dominoa egin dugu. Bost koloreko domino sinple bat egitea proposatzen dizuegu 25 harrirekin. Aiertek, Xubanek eta Malik harriak margotu zituzten, baina, dominoa behar bezala gelditzeko, helduon esku-hartzea beharrezkoa izan zen.

Materiala

  • Harriak
  • Margoak: guk gorria, laranja, berdea, motrea eta beltza aukeratu ditugu.
  • Pintzelak

Nola egin

1. Materiala batu Usondo parkean lurretik makilak batu ditugu. Neurri berekoak izaten saiatu gara edo moztu egin ditugu.

2. Soka egin Makila batzuei azala kendu diegu gure txalupa eraikitzeko soka egiteko.

3. Txalupa osatu Makilatxoak sokarekin lotu ditugu elkarren artean eta masta ere jarri diogu txalupari. Ontzi-oihal moduan hosto polit bat erabili dugu.

4. Uretan laga Errekara jaitsi eta denon artean txalupa uretan utzi dugu. Noraino iritsiko ote da?.

Munduko jolasak deskubritu

Ipuinak Komikiak Marrazkiak Bidali zureak!