Egilea: Txatxilipurdi
Argazkiak: Txatxilipurdi
Argazkietan: Aiert Beristain, Xuban Beristain, Mali Juaristi, Xune Juaristi
Harriekin eskulanak egiteko aukerak aurkezten jarraituko dugu txoko honetan. Aurreko asteetan errekan batutako harriekin koloretako dominoa egin dugu. Bost koloreko domino sinple bat egitea proposatzen dizuegu 25 harrirekin. Aiertek, Xubanek eta Malik harriak margotu zituzten, baina, dominoa behar bezala gelditzeko, helduon esku-hartzea beharrezkoa izan zen.
Materiala
Nola egin
1. Batutako harriak pilatu eta behar ditugunak aukeratu (1); gure kasuan, 25.
2. Harriak margotu: ertz bakoitza kolore ezberdin batekin.
3. Harriak sikatzen utzi (2). 4. Dominoan jolasteko prest!
Kalean (3) edo etxean (4) eta txikienekin jolasteko moduan, ez da-eta zenbatzen jakin behar!