• Gurina, 120 g.
• Txokolate beltza, 125 g.
• Txokolate zuria, 75 g.
• Azukrea, 140 g.
• Arrautzak, 4.
• Irina, 125 g.
• Legamia (royal motakoa), 8 g.
Prestaketa
Osagaiak prestatu Labea piztu 180 graduan. Arrautzak giro tenperaturan egotea komeni da. Txokolateak fondant motakoa izan behar du; hau da, erraz urtzen den motakoa.
Desegin Zatitu txokolatea eta gurinarekin batera mikrouhin-labean berotu bi minutuz. Atera eta espatula batekin nahastu; txokolate zatiak oraindik desegiteke badaude, sartu berriz 30 segundoz. Ateratakoan, nahastu ongi, masa homogeneoa lortu arte.
Nahastu Bota lau arrautzak eta azukrea ontzi handi batera eta irabiatu errobot baten laguntzarekin bost minutuz; nahasketa argitu eta hazi egin dela ikusten duzunean, gehitu txokolate nahasketa eta jarraitu nahasten integratuta egon arte. Iragazi irina eta legamia eta nahastu kontuz espatula batekin, buelta askorik eman gabe.
Labekatu Labekatu 30-35 minutuz. Eginda dagoenean, atera labetik eta utzi epeltzen moldearen barruan 10 minutuz moldetik atera aurretik.