Errezetaren egilea: Maddi Artzamendi
www.labeapiztu.eus
@MaddiArz
Argazkiak: Maddi Artzamendi
1. Nahastu osagai likidoak Irabiatu arrautzak gatzarekin batera katilu batean. Gehitu olioa eta tomate frijitua eta jarraitu irabiatzen.
2. Gehitu osagai lehorrak Irina eta legamia gehitu eta nahastu, guztiz integratuta egon arte.
3. Bete katilua 300 ml-ko katilu bat erabiliko dugu. Txikitu tomatea eta olibak. Bota masaren 2/3 katilura. Koilarakada bat gazta birrindu gehitu eta oliba eta tomatearen zati batzuk. 20 segundoz berotu mikrouhin-labean. Masaren azken herena gehitu, gazta koilarakada eta oliba eta tomateen beste zati batzuk. Beste 20 segundoz berotu.
4. Goiko partea gehitu Amaitzeko, tomate eta oliben azken zatiak gehitu. Oreganoa bota gainetik eta egosi minutu bat eta 20 segundoz edo eginda dagoela ikusi arte.